XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon horiek zeramaten urrea Gorbean izkutatzeko hartu zuten biderakusle Aldapeta baserriko gizona.

Metal preziatu hori harritzar baten azpian gorde eta joan egin ziren.

Inoiz ez ziren itzuli eta biderakusleak ere ez zuen sekulan aipatuko altxorra gorde zuten lekua.

Arratsalde horretan eta Berrondon bertan, kontatu zigun Orozkoko (Zubiaur auzoko) Pablo Azkoagak Jentilen (Euskal Mitologiako erraldoiak) aipamenekin lotutako gertakizun hau: Jentilak jentil-zulon bizi ziren, Anguro auzotik (Orozko) gertu dagoen kobazuloan.

Gau batez Maiortuko (Orozko) baserri batetara joan ziren jentilak, erditze minak zituen jentil andre bati haurra izaten laguntzeko emakume bat nahi bait zuten.

Kobazulorainoko bidean ez ziotela ezer txarrik egingo agindu zioten eta ekarri ere beraiek ekarriko zutela esan.

Emakumea beraiekin joan eta erditzen lagundu zion jentil andreari.

Afaltzerakoan ogi zuria atera zioten, eta afaria bukatutakoan mahai gainean zegoena mantalaren poltsikoan gorde zuen emakumeak.

Etxera itzuli beharko zuela eta irtetzen hasi zenean kobazuloko atea ez zitzaion ireki.

Jentilak esan zioten: Ene emakumetxo! Zerbait lapurtu duzu etxe honetatik.

Ez al da ogi puxketaren bat izango? - Bai, hala da - aitortu zuen Maiortuko emakumeak.

- Horregatik baldin bada ogi oso bat emango dizugu - esan zioten jentilek.

Eta ogi handi bat eman, atea ireki eta baserriraino eraman zuten.

Su gozoaren epelean geunden.

Etxera itzultzeko presarik ez....

Zubizarra eta Orozkoko Ibarrako galtzada.